Logo Gure Borda en miniatura DANBORRADA

MARTXA GUZTIAK



Danborrada ez litzake ezer izango gorputza eman eta izendatzen duen musikarik gabe. Gehienak danborrada berarentzat Sarriegi maisuak konposaturikoak, hainbat pieza inauterietako konpartsetan jaio ziren (baita ere Sarriegik konposaturik) eta veste batzuk, autore ezezagunekoak, talde borobila osatzen dute.

Danborradari berari dagozkion martxak (danborradek San Sebastián egunez jo behar dituztenak) dira San Sebastián martxa, Diana, Retreta, Polca, Iriyarena eta Tatiago. Denak ere Sarriegik konposaturikoak. Hauei batu zaizkie urteak jon urteak etorri Caballería de Gallos, Caballería de Viejas eta Ataque de Herrikoshemes, baita ere Sarriegik konposaturikoak, baina inauterietako konpartsentzat, danbor eta upelak beranduago ezarri zaizkielarik. Talde honi batu behar dizkiegu Gau Ibilera, kalejiran jotzeko pieza, herrikoia, eta Au dek au, modu beretsukoa, danborrada gutxiagok jotzen dutena.

Talde honi veste pieza asko batu behar dizkiogu, hainbat danborradek jotzen dituztenak, urtarrilaren 20ko gauko hambiak baino beranduago danborrada bukatzen dutenak (Unión Artesana, Kondarrak, etab.) -Kabila, Katiuska, Txuri Urdin, Debako martxa, San Prudentzioren erretreta, Arco Iris, Viva el anís, etab. Esaterako- eta elkarteen martxa b ezala jotzen diren beste batzuk, San Sebastián egunean zehar (Kresalako Martxa -Inude eta artzaien konpartsatik sortua-, Kondarrakeko Martxa, etab.). Hala ere, azken urteotan, festarako egituratuko ortodoxiaz at, hauetariko asko beste danborrada batzuek jotzen dituzte beraien errepertorio normalaren barruan.

Guzti honi batu hearko genioke, nahiz eta hemen ez dugun egingo, Deba, Orereta, gasteiz eta Euskal Herriko hainbat puntuetako danborradetan jotzen direnak.

San Sebastian martxa




Zuzenean danborradarentzat konposatua izan zen 1861. Urtean Raimundo Sarriegirengatik, izate irmoa duen, eta letra duen, gutxitakoa izanik. Letra, hasieran Serafin Barojarena, gaur egunerarte eboluzioan iraun du, oinarrizkotik nahikoa aldenduaz, danbor eta upelen kolpeak bezalaxe.

Diana




Musika militarraren parodia baino ez da Diana, militar estilotik gertur, baina piezak aurrera egiten duen moduan erritmoa irabaziz, bufonada baten ingurura. 1882an konposatua izan zen, dudarik gabe urte garrantzitsua festaren musikarentzat.

Polka




Europako erdialdeko bohemia elegantetik eratorria da, modan jarrita, Europa guztiko saloietan sartu eta Sarriegik donostiako saloietan ezagutu ostean hartuta. Horrelatik da musika gehien eta danbor zein upelen kolpe gutxien duen pieza, bere oinarrizko elegantzia mantentzen duelarik. 1885an konposatua izan zen.

Erretreta




Hasiera batean pasodoblea zen, nahiz eta ez zen egungo pasodoble toreroaren ingurukoa. Oinarrian kalejira baten antzekoa, dantzatu zitekeena, nahiz eta aitonseme puntua duen (Tatiagorekin gertatzen den moduan, kalejira moduan gelditu dena, pasodoble eta dantza alorrak galduaz). Baita ere 1882an konposatua izan zen «Pasodoble 1º de tambores» izenarekin.

Iriyarena




Seguruenik aurretik existintzitzen zen «Sheshenarena» piezaren oso gertukoa, «Iriyarena» Donostiako kaleetan sokamuturra -XX. Mende hasieran gurean oso garrantzitsua zen festa- aurkezten zuen musikarekiko oso gertukoa dela dirudi. Oraindik ere sokamuturra zegoen Donostian 1882an, pieza konposatu zenean. Dantzatzera gonbidatzen duen musika da hau.

Tatiago




«Marcha de tambores» bezala ezagutua, nahiz eta hasieran «Pasodoble 2º de tambores» izena zuen, hasierako introdukzio luzea dela eta, upel eta danborren arteko elkarrizketa luzez osaturikoa, musikarik gabea (gertatzen denean oso laburra delarik). Elkarrizketa hau elkarte bakoitzak moldatu du bere erara, jotzeko milaka modu sortu direlarik, nahiz eta inoiz ez den galdu oinarri amankomuna. 1884an konposatua izan zen.

Gau Ibilera




Egile ezagunik gabeko euskal doinu herrikoia da, "Gaueko paseoa" esan nahi duena. «Txis pun» edo «El alcalde le dijo al obispo» ere esaten zaio. 1990eko hamarkadan gehitu zitzaion errepertorio ofizialari.

Au dek au




José Azarolaren konposizioa, Arriadetan ohikoa zena. 1990eko hamarkadan gehitu zitzaion errepertorio ofizialari.

Caballería de gallos




Mugimendura eta festara gonbidatzen duen pieza. Inauterietako konpartsa puntualetarako konposatu zuten, eta danborradarako berreskuratu ondoren. Danborren eta upelen arteko elkarrizketa oso nabarmena da. 1882an konposatu zen.

Caballería de viejas




Gai horrek ere mugimendura eta festara gonbidatzen gaitu. «Caballería de gallos» bezala, inauterietako konpartsa puntual baterako konposatu zuten, eta danborradarako berreskuratu zuten geroago. «Viejas», ohi denez, 1881ean konposatu zen.

Ataque de herrikoshemes




1861an konposatua, jotzeko zailen kontsideratzen den pieza da. Soinu militarrez hasten da, baina azkar ematen ditu festa eta inauteri zeinuak. Kolpe azkarren presentziak, kontraritmoak eta musikarekin bat ez doazen kolpeak, beste piezatan gertatzen den ez bezala, izate zail hori ematen dio.

Zortziko




Hiria suntsitu eta 1813an berreraiki eta birsortu ondoren, inauterietako lehen konpartsak (jostunenak, ijito andaluziarrenak...) sortu ziren. Donostiako hasierako martxa-zortzikoa garai horretakoa da, nahiz eta melodia lehenagokoa izan. Juan Ignacio Iztuetak bere Cancionero (1827) lanean oso aintzakotzat hartzen du. José Juan Santestebanek (1809-1884), XIX. mendean Donostiako musikaren maisu eta Raimundo Sarriegiren irakasleak, jaso eta egokitu zuen. Danborradaren errepertorioan sartu zuten 2013an, hiriaren suntsiketaren bigarren mendeurrena.


Raimundo Sarriegui Echeberria
Raimundo Sarriegui Echeberria

Raimundo Sarriegui (1838 - 1913)


Raimundo Sarriegui Echeberria 1838an jaio zen Donostian, nekazari familia batean. Musikarekiko harremana Santa Mariako elizan tiple bezala sartu zenean hasi zen, geroago tenore esanguratsua izateko San Vicenteko elizan. Juan Santestebanen ikaslea, «La Cítara» txaranga sortu eta zuzendu zuen eta «La Euterpe»-rekin lan egin. Egungo Donostiako inauterien musika sortu zuen: Momo erregearen konpartsa, Hungariako Kalderarien konpartsa, Inude eta Artzaien konpartsa, Caballería de Gallos, Caballería de Viejas eta danborradarena besteak beste (bere oinarria ez baita inauteriko konpartsa batena baino).

Baina bere lanak beste pieza asko ikusi zituen, zeinen artean «Alkate Soinua» izendatu beharra dagoen, egun ere Txistularien Banda Munizipalak jotzen duelarik udal korporazioa laguntzen duenean, nahiz eta, noski, musika herrikoiak egin zuen betierekoa eta izan zen non hobeto enkajatu zuen.

1913an hil zen, famatua eta maitatua, 1914ko danborrada atera ez zelarik luto moduan.