Logo Gure Borda en miniatura DANBORRADA

DANBORRADAREN HISTORIA



Donostia gotoleku


Nahiz eta XI eta XII. Mendeetan, gaur Antiguoko auzoa den lekuan, monastegi bat zegoela dirudien, hiria 1180. urtean fundatu zen, Sancho Jakituna erregearen eskutik, Nafarroako portu bezala, geroago Gaztelako erregeek erabiliko zuten moduan. XV. mendean bilakazten da Donostia lehen garrantziako leku militar, Kantauriko Eskuadraren base nabal izanik, ingalaterrako, holandako eta frantziako tropei aurre egingo zielarik.



Donostia / San Sebastián (1813 - 2013)
Hiriaren suntsipenaren eta ondorengo berreraikuntzaren mendeurrenari buruzko dokumentala.
Gauzak horrela, Donostia gertakizun militar askotan murgildu zen, 1719. Urtean, lehen aldiz, atzerriko ejertzito batengatik okupatua izango zelarik, frantziako Berwickeko Dukearengatik eta bere ejertzitoarengatik. Lehen okupazio hura 1921. Urterarte iraun zuen, 1808 eta 1813 urteren bitartean berriro ere okupatua izateko, berriz ere frantziar ejertzitoarengatik, Jose Bonaparteren eskutik.

Bigarren okupazio hau Wellington Dukearen agindupean zegoen ejertzito ingeles-portugaldarrak amaituko zuen, beraien "askatzearekin" eta 1813ko abuztuaren 13ko hiriaren suntsiketarekin.

Zubietako Akten ondorioz gertatu zen hiriaren berreraikitzeak, oraindik ere, hiriaren harresien oinarrizko estruktura mantendu zuen, 1863. Urterarte botako ez zirenak, hiria haunditzeko ideiarekin, auzo berriak eraikiaz eta harresiz kanpoko lurrak hiraren barnean jartzekoarekin.

Donostia turistiko eta lasaia ez zen errealitate bihurtuko Alfonso XII. Erregearen heriotzan baino, 1885. Urtean, Mariz Cristina Erregina Erregeordeak, bere alargunak, hiriari fabore egin zion arte, udara guztietan kortea bertaratuaz eta horrela lehen norako turistiko bihurtuaz.


Danborradaren elementu militarra


Gure pausuetara itzuliz, 1813an hiria suntsitu genuen armada aliatuaren eskutik.

«Entre las provicias de la cornisa cantábrica, Gipuzkoa es posiblemente la que ha consevrado con mayor pureza en sus costumbres festivas un número superior de peculiaridades de orden castrense». Argia da ondoren egiten dugun erlazioa, vaina lehendabizi har dezagun historiaren alorretik berebizikoa den detaile bat.

Donostia XIX. mendearen amaieran
Donostia XIX. mendearen amaieran
Gipuzkoako Foru Aldundia
1597. urtean izurritea indartsu agertu zen Donostian, bere biztanleak San Roque eta San Sebastiani, hiriko patroiei erregtu zietalarik. Izurritea gaindituta, eskeronez, San Sebastianen relikiekin (besoaren zati bat) Santa Mariako elizatik -non gordetzen ziren- Antiguoko San Sebastián elizaraino, urtarrilaren 20ean, prozesioa egitea erabaki zen "a perpetuidad". Ibilbidean zehar geldialdia egiten zen Motako gazteluko (Urgull mendikoa) artilarien trebetasuna miresteko, zeintzuk salbak jotzen zituzten Kontxako badian jarritako upel bati, non bere unitatearen banderina zegoen. Elizkizunaren ostean alarde militarra egiten zen, salva gehiagorekin eta tropen ikustatzearekin.

Honela ditugu, momento berean elkarturik, santua eta elementu militarra, gertakizun irmo batean. Elementu zibila, herrikoia, azkena izango zen hauei batzen, egungo danborradaren egitura sortuaz. Puntu honetan ofizialtasuna herriaren beharren aurrean atzera egiten du, testigantzak ilunak bihurtzen dira, informazioa hurtu eta detaileak iluntzen diren momentua.


Elementu herrikoia: Danborrada jaiotzen da


Javier María Sadak «Dos siglos de tamborrada» liburuan dioen moduan, fusio hau Kainoietan iturrian hiriko gende multzoak (okinak, langileak, militarrak, etxekoandreak, etab.) egoten ziren momentukoa izan daiteke. Hauek upeletan ura jasoko lukete, beraien etxeetara eramateko, eta harresien guardia aldaketekin topatzerakoan, berain danbor eta flageoletekin, upelen gainean danborileatuko zuketen.

Antza denez, 1836. Urtean, urtarrilaren 20ko goizean, elkarte herrikoietatik etorriko gende multzoa elkartu zitzaien, beraien etxe bidean edo sokamuturraren zai zeudenak. Hauekin batera sortuko zen oinarrizko danborrada.

Harresia eraistea
Harresia eraistea
Kutxa Fototeka (1863)
Gertakariaren veste bertsio bat, baita ere Javier María Sadarena, baina «Historia de San Sebastián» liburukoa, eta ziurragoa kontextu aldetik eta denbora gertutasunetik, 1863. Urtean, apirilaren 29an, harresiak botatzeko baimena iristearekin du zerikusia. On Eustasio amilibia alkate jauna Antzoki Zaharrean zegoen noticia jaso zuenean, «El Trovador» ikusten. Antzezlana gelditu eta bertaratutakoei berria eman zien. Hauek antzokia utzi eta hirian zehar zabaldu zuten. Bertsio honen arabera, soldadu guardiaren azkeneko aldaketan bizilagun talde batek beraien atzetik egin zuen, upelak astinduz, notiziaren pozez. Siro Alcainen artikulu batek berriz, «Revista Vascongada»-koa, egun batzuk beranduago jartzen du gertakari hau, «al ver que regresaba por última vez a sus cuarteles la compañía de guardia en el principal, sin dejar relevo después de retirar de sus puestos de avanzadas y murallas a todos los centinelas».

Elementu militarrak danborradaren barne jartzeak bi gertakari nagusi ditu Mikel Legorburuk esaten duen moduan. Lehenengoa, Udaletxeak danborradari emandako danborrak, 1881ko guarniziokoak. Bigarrena 1882an, handik aurrera festaren modua ezarriko zuena: San Telmoko koartela garbitzen hari zirela independentzia gerrako edo San Luiseko heun mila semeen (1823) garaiko uniformeak topatu zituzten. Uniforme hauek ejertzitoak udaletxeari eman zizkion, eta honek, egoera onean zeudela eta, Unión Artesanari, betiereko uniformetzat hartu zituenak, urteroko uniforme berrien prestatzea saiesteko.

Nahiz eta Unión Artesanak XX. Mendearen hasieran uniforme aldaketen tradizioari ekiteko ahalegina egin zuen, napolenikotar estetika sartua zen Donostiako bizilegunetan, eta laister bihurtu zen beharrezko.


Inauterietako Konpartsa


Edozein modutan ere, danborradak egonkortasuna lortu zuen. 1836. Urtean edo beranduago, danborrada urtero aterazten hasten da Donostiako kaleetatik urtarrilaren 20ko gaizean. Hasieran uniforme zehatzik gabe eta Konstituzio Plazan bukatuta, sokamuturrarekin.

Lehenengo urte hauetan atera zien «La Fraternal» eta «Unión Artesana» danborradak (1879. Urtean batutakoak) besteak veste. Dudarik gabe, berezko identitatea zuen ordurako danborradak, ezin bait da ahaztu 1861. Urtean konposatu zuela Sarriegik Donostiako Martxa, eta ondoren, larogehigarreneko ahamrkadan gaurko festaren centro diren piezak batu zitzaizkiola, veste batzuk galdu diren bitartean, eta veste batzuk jaso direlarik, nahiz eta inauterietako konpartsentzako prestatuak izan ziren -Caballería de Gallos bezalakoak-.


XX. mendea


Danborradaren reboluzioa eta mende aldaketa 1906. Urtean koka dezajegu, Euskal Billerako danborradaren jaiotza eta egun horietan desfilatzen zuten sei danborradak(«Unión Artesana»), «Club Cantábrico», «Sporti Clai», «Amistad donostiarra» eta «Euskal Billera») batu zituen danborrada handi batekin, non Pepe Artola zen Danbor Nagusia.

Donosti Zarra danborradaren emanaldia Antigua auzoan
Donosti Zarra danborradaren emanaldia Antigua auzoan
Martin Ricardo (1919)
Urte batzuk noraezean eman ondoren, danborrada berrien jaiotza eta hainbaten fusioekin, gure maisu maite zen Sarriegiren heriotza 1913an pasatuta, 1924. Urtetik aurrera egungo danborradaren zeinu argienetakoa ikusten duu. Izada Konstituzio Plazan kokatu zen, 1934. Urtetik aurrera «Gaztelubide» elkarteak ekitaldiaren enkargua jaso zuelarik (azken urteotan veste danborrada guztien errepresentazio handia batu zaielarik). Uratrrilaren 19ko gaueko hamabietan, gerturatutakoek San Sebastián Martxa jo eta abesten dute, alkateak, edo udalherriko izenean veste norbaitek, Donostiako bandera altxatzen duen bitartean.

Momentu hontatik aurrera danborrada leku eta zenbakitan handitzen da, geldiezina dirudien prozesu batean, 2012. Urtean atera ziren 122 danborradak osatu arte. XX. Mendeko erdialdera jaiotzen dira «Ur Zaleak», «Ondar Gain», «C. D. Vasconia», «Ibadan», «Artzak Ortzeok», «Kondarrak» eta «Loiolatrra». Beste 7 butzen dira hirurogeitahamargarreneko hamarkadan, 23 larogeikoan, 33 larogeitahamarrekoan eta 44 XXI. Mendean daramagun urte hauetan. Hauxe da gure festarik sustraitu eta herrikoienaren bizi eta osasun onaren keinurik nabarmenena.

Hala ere gogoratu beharra dugu danborradak, nahiz eta burugogorki atera den euririk egin edo egiten ez zuenean, hainbat alditan bertan behera geratu izan da. Halxe izan zen 1874, 1875 eta 1876 urteetan, gerlate karlista zela eta, 1891ean elurte handi batengatik, 1902, 1903 eta 1904ean sokamuturra galarazi izanagatiko protestan, 1914ean 1913an Sarriegi hil zela eta, 1916ean gerlate mundiala zela eta, 1937, 1938 eta 1939an gerlate zibila zela eta, 1948an eguraldiagatik, 1968 eta 1971an eszepzio estatuagatik, eta duela gutxi 2021ean eta 2022an, SARS-COV2 pandemiaren ondorioz.