Logo Gure Borda en miniatura DANBORRADA

KONPAINIAREN EGITURA


Danborradako kopainietan existitzen diren rolen deskribapen labur honen bitartez barne antolakuntza eta funzionamendua uler daitezke, ala nola egungo Donostiako Danborrada osatzen duten konpainien estrukturaren sormen eta eboluzioa.

Konpainia tradizionalki Danborradan jotzen duten taldeei ematen zaien izena da, soilik "Danborrada" deitzen ez zaienean. Alor militarrean 75 eta 200 soldadu artean osaturiko unitatea da, kapitain batek gidatua. Egungo Danborradan, udal arautegiak dioenez, konpainia bat gutxienez 77 pertsonez osatua behar du, maximorik ezarri gabe.

Gastadoreak


Gastatzaile baten irudia

Juan L. Calvók dio gastadoreak, Jorge Warteletek bere «Diccionario Militar»-ean (1863) dioen bezala «infanteriako erregimenduetako Granadero-konpainietan hautatutako soldaduek, burura zihoazenean, fusil baioneta armatuz, zapadore-tresnak ere zeramatzaten, eta, garai batean, zapadore-tresna horiek kanpainan erabiltzen zituzten urrats zailak gainditzeko» direla. Eta jarraitzen du esanaz «Gastatzailearen "tresna-bereizgarriek" ez dituzte modeloak ezagutzen, beren dimentsioak puzten dituzte eta erregimentu jakin batean ematen duten zerbitzuari buruzko erreferentziak izaten dituzte». Hala ere, «XIX. mendean, tresna horiek sortzeari utzi zioten. Infanteriarako Uniformetasunari buruzko 1886ko abuztuaren 18ko Erregelamenduak hamahiru Gastatzaile ezarri zituen batailoi bakoitzeko, bost aizkoraz hornituak, bost zapapikoz hornituak, bi palez hornituak eta bat zerraduna, honako hau zehaztuz: Ez dira ezein formaziotan erabiliko eta biltegian utziko dira, suteetan edo erabili beharreko obretan erabili ahal izateko».

Egungo danborradan, Gastadoreak (bai uniformes, bai sukaldariz, konpainiaren baitan) lanabes ezberdinak eramaten dituzte, sardexka eta laban handiak barne. Konpainien bidea irekitzen dute eta urte batzuetatik hona modu koreografiatuan ibiltzen dira eta hainbat soinu dantzatzen dituzte (ikus daitezen Unión Artesana eta Kondarrak danborraden kasua adebide gisa).

Abanderatuak


Abanderatu baten irudia

Hasiera batean konpainia bakoitzak bere bandera zuen eta eramateko lana alférez baten gainean erortzen zen. 1728ko Ejertzitoaren Ordenantza Generalaren onodren, zeinek batallón bakoitzean bandera bakarra utzi zuen, kargua «abanderatu» izendatzera pasatu zen, 1768ko urriko 22ko Ejertzitoaren Ordenantza Generalak emandako lan berriekin:

- Ogia, oheak, olioa eta egurra tropari banatu, hilabeteko turno errotatiboetan.
- Bere gorputzari zegokion hospitalari visita, guardien errepartoa eta koarteleko poliziaren zaintza.
- Nagusiei visita goiz eta arratsaldeetan lanik emango baliote ere.
- Guardia eta beste zerbitzuetatik exentzioa.
- Zaldun eta dragoeitan, esanaz gain, sargentu nagusi eta laguntzaileen zaintzapean tropa irakatsi behar dute, zerbitzuaren detailea eraman eta lanabesak konpondu, porta-estandartes eta porta-guiones bezala izendatzen direlarik.

Egungo danborradan konpainia bakoitzak bi izaten ditu normalean. Batek Donostiako bandera eramaten du eta besteak konpainiarena. Kasu gehienetan baina, Donostiako banderak bere aldeetako batean konpainiarena eramaten du eta bigarren abanderatuak ikurriña eramaten du (reglamentuaren arabera hautazkoa dena) eta kasu batzuetan abanderatu bakarra izaten da (Aitzaki danborradaren kasuan adeibidez).

Kantinerak


Kantinera baten irudia

Kantinerak oinarrizko «vivandero»-etatik datos, tropak laguntzen zituzten zibilak, hainbat gauza detailera salduaz, bereziki edaria. Haietatik etorri ziren kantinak eta kantineroak, koartel eta kanpamenduetan modu egonkorrean ezarri zirenak. Hor nondik sortuko zen kantinera (tropari edariak zerbitzatzeko lana duen emakumea gerra garaian).

Frantzian 1830ean egin zen ofiziala bere irudia, uniforme eta razioa jaositzeko baimenarekin.

Egungo danborradan, kantinerak, soilik emakumeek egin dezaketen papera, gastadoreen atzetik doaz eta abanderatuak laguntzen dituzte. Konpainiaren uniforme verbera erabiltzen dute, militarra ala bada, eta normalean upeltxo txiki bat, beraien oinarrizko eginkizjunaren muestra.

Hala ere, hainbat konpainiek irudia zibil bihurtu dute berriro, herrada, katilu eta eskuz garbitzeko egurrak emanaz (Kresala danborradaren kasuan adibidez).

Danbor nagusia


Danbor nagusi baten irudia

Ricardo Fernández de la Torrek dio bere «Musika militarraren historia» lanean, Danbor Nagusia gaztelako sorkuntza dela, Flandetaklo tertzioak baino lehengaokoa, europako beste ejertzitoek kopiatu zutelarik. Egun bere funtzio militarra guztiz estetikoa bada ere, oinarrian asko izan ziren bere zereginak.

Egungo danborradan Danbor Nagusiak du botere guztia Konpainiaren gainean. Jo behar diren piezak erabakitzen ditu, bandarekin erlazionatzen da, beste autoritateekin erlazioak eeramaten ditu eta, bere egindu makuluarekin, danborrariek egin behar dituzten kolpeak markatzen ditu. Horretarako kodifikazio xumea baina eraginkorra dago: bertikalean kolpea eta horizontalean palilloen arteko talka markatzen dira, hala nola, makuluari vuelta ematen dionean piezaren bukaeraren gertutasuna markatzen duelarik. Azken urteetan ere erredobleak markatu hoy ditu, konpainia bakoitzaren piezak jotzeko modua argitzeko.

Danborrak


Danbor baten irudia

Danborrak, esan bezala, martxa militarrak laguntzen zituzten. Ejertzitoaren mugimendu erritmoa markatzen zuten eta aginduak modu azkar eta entzutekoan ematea.

Egungo danborradan danborrek jokatzen dute lan garrantzitsuena. Beraien kolpeekin jotzen dituzte San Sebastián eguneko martxak, upelekin elkarrizketa musikala mantenduaz.

Danborrariak sukaldariz edo soldaduz jantziak izaten dira, Konpainia bakoitzaren baitan, esan bezala.


Danborren Kaboa

Ejertzitoan kaboa hirugarren rangoa da, soldadu eta lehenego soldaduen gainetikoa. Soldaduen behar bezalako egitea lagundu eta kontrolatzea da bere egin beharra.

Egungo danborradan, danborren kaboak konpainiaren formazio egokia bigilatu eta Danbor Nagusiak emandako kolpe aginduetan erakustaldia egiten du. Bere uniformea besteekiko ezberdina izaten da edozien elementurekin (galoiak generalean).

Hainbat konpainiatan danborren Kaboa izaten da urrengo Danbor Nagusia, baina hau kasuan kasuko bigentzia dauka.

Upel nagusia


Upel nagusi baten irudia
Dibujo de Juan Álvarez

Danbor Naguasiaren funtzio eta kodifikazio berberekin, Upel Nagusia ez da irudi historikoa. Funtzioak eta kargua leku berberetik jaiotzen badira ere, danborradako festaren irudi propioa da musikarien bi taldeak (danbor eta upelak) korrdinatzeko asmoz, danborradaren Historiaren kapituluan esan den bezalaxe.

Upel nagusia, baina, ez du erabakitze eta beste autoritateekin erlazioa mantentzeko Danbor Nagusiak duen boterea.

Upel eta urketariak


Urketari baten irudia

Upelak danborren logika berdinarekin sortzen dira, baina elementu herrikoitik, danborradaren Historiaren kapituluan esan den bezalaxe. Beti ere sukaldariz edo urketariz jantziak, elkarrizketa musikala dute danborrekin. Danborrak baino askoz gehiago izaten dira, berain soinu eskaxarengatik eta biak ere ekilibraturik mantentzeko beharra dela eta.


Barrilen Kaboa

Danborren Kaboaren funtzio berberak ditu, baina Barril nagusiaren kasuan bezalaxe, danborradako festan sortutatko irudia da.